"Linbotarren itzalak ate ostean" ikuskizun poetiko-musikala eskainiko dute barixakuan Elgoibarren

"Linbotarren itzalak ate ostean" ikuskizun poetiko-musikala eskainiko dute barixakuan Elgoibarren
2018/01/28 eta kitto!
Otsailaren 2an "Linbotarren itzalak ate ostean" ikuskizun musiko-literarioa eskainiko dute Asier Serranok, Antxon Sarasuak eta Miren Fernandezek Elgoibarko Herriko Antzokian, 20:30ean. Asier Serranoren "Ate osteko itzalak" eta "Linbotarrak" poema liburuetan oinarritutako emanaldia izango da eta Hamaika Literak antolatu du. Hiruek hitzei ahotsa jarriko diete, gitarra eta teklatuen musikarekin lagunduta. Sarrera doan izango da.

https://youtu.be/S7PVxWplSmc

 

IMG_4845