Martitzenean agurtuko ditugu Aratosteak

Martitzenean agurtuko ditugu Aratosteak
2016/02/08 19:57
eta kitto!
Bihar agurtuko ditugu aurtengo Aratosteak, baina aurretik, arratsalde osoan jaiarekin gozatzeko aukera izango da Untzagan: 17:00etatik 18:30era, umeendako jolasak egingo dira, Astixaren eskutik. Sardinaren "entierru txikia" 18:15ak inguruan hasiko da, Untzagatik abiatuta Toribio Etxebarria kalean egingo den kalejirarekin. Eta horrekin batera, 18:30ean Untzagako karpa umeendako diskoteka bilakatuko da, DJ Arnok girotuko duen saioan.