Mendaroko Ospitalaren 25. urteurrena ospatzeko kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak etzi

Mendaroko Ospitalaren 25. urteurrena ospatzeko kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak etzi
2017/10/17 eta kitto!
Mendaroko Ospitala zabaldu zutela 25 urte bete dira eta, urteurrenaren harira, kontzertu berezia antolatu dute eguenerako Eibarren, Coliseo antzokian, 20:30ean. Jose Miguel Laskurainek eta Arkaitz Mendozak gidatuko duten kontzertuan Orkestra Lirikak, hainbat abeslarik eta musikarik. Sostoa abesbatzak eta Debabarreneko Orfeoiak hartuko dute parte, besteak beste. Sarrerak 15 euro balio du.

kartela