Mendekotasuna dutenen zaintzaileek euren buruak zaintzen irakasteko kurtsoa emango dute azaroan

Mendekotasuna dutenen zaintzaileek euren buruak zaintzen irakasteko kurtsoa emango dute azaroan
2017/10/23 eta kitto!
Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak, Sendian programaren baitan antolatuta, azaroan “Norbere burua zaindu besteak zaintzeko” izenburuko ikastaroa emango dute, doan. Kurtsoa Eibarren erroldatuta daudenentzat izango da, Portalean, azaroaren 9, 13, 16, 20 eta 27an, 15:00etatik 17:00etara. Matia Fundazioaren adituek emango dute, gazteleraz, eta sei saio teoriko-praktiko izango dira guztira. Izena emateko epea zabalik dago Herritarren Zerbitzurako Bulegoan (Pegora) eta azaroaren 3an itxiko da. Gutxienez 12 partehartzaile eta gehienez 20 izan beharko ditu. Informazio gehiagorako Eibarko Udalaren web orrian begiratu.