Miguel Gallastegi pilotari handia izango da protagonista gaur gaueko "Ur Handitan" saioan

Miguel Gallastegi pilotari handia izango da protagonista gaur gaueko "Ur Handitan" saioan
2018/03/06 11:18
eta kitto!
Gaur gauean, ETB1en 22:30ean hasiko den 'Ur Handitan' saioan, Xabier Madariaga kazetariak Miguel Gallastegi Ariznabarreta pilotari eibartarrari egindako elkarrizketa ikusteko aukera izango da. Otsailaren 25ean 100 urte bete zituen Gallastegik eta, Mendea eta segundoa izenburuko saioan, mende bateko bizipenak Gallastegiren ahotik entzuteko aukera izateaz gain, etxekoek zein txapeldun handia frontoietan ezagutu duten hainbatek berari buruz jardungo dute berbetan.