Mintzodromoarekin hasi dira Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak

Mintzodromoarekin hasi dira Euskararen Eguna ospatzeko ekitaldiak
2016/12/02 eta kitto!
Ikasleek ekin diote Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko antolatu duten egitarauari, Untzagan goiz osoan martxan egon den Mintzodromoarekin. Arratsaldean, berriz, 17:30etatik aurrera euskararen lorategia osatuko da Untzagan, herritar guztien laguntzarekin: "Horretarako 6 metroko luzera duen horma-irudia lorez beteko dugu.  EUSKERIA EREIN- ZAINDU- EMON goiburua izango du horma-irudiak eta eskuz egindako 3000tik gora lore erabiliko ditugu". 19:00ak aldera "Loretxoak" abestiarekin dantza egingo da eta 19:30ean lorategia Txaltxa Zelaiko parkera eramango da, egun batzuetan han ikusgai egon dadin. Eta talde argazkia egin eta gero, "Euskaraz bizi nahi dut" dantzarekin agurtuko ditugu gaurko ekitaldiak. 

Bihar, berriz, "Andonik mugitzen nau" erromeria egingo da Untzagako karpan, arratsaldeko 18:00etatik aurrera.

mintzodromoa-20 mintzodromoa-19mintzodromoa-17 mintzodromoa-15 mintzodromoa-14 mintzodromoa-13 mintzodromoa-12 mintzodromoa-11 mintzodromoa-9 mintzodromoa-8 mintzodromoa-7 mintzodromoa-6 mintzodromoa-5 mintzodromoa-4 mintzodromoa-3 mintzodromoa-1