Mongoliako ume elbarrituen aldeko zozketan saria jaso du Ander Larrañagak

Mongoliako ume elbarrituen aldeko zozketan saria jaso du Ander Larrañagak
2017/05/09 eta kitto!
Durangoko La Otra Mirada elkarteak ume elbarrientzat eguneko zentrua zabaldu du Mongolian eta, proiekturako dirua batzeko asmoz, apirilean zozketa ipini zuten martxan, Koikili Lertxundi eta Helmugak bere proiektuarekin eta Eibar eta Abadiñoko Forumsport kirol dendekin batera. Horrez gain, La Otra Mirada elkarteko boluntarioak apirilaren 12an Eibarko Forum dendara joan zirenei Alzolako ura banatzen ibili ziren eta, bide batez, egiten ari diren lanari buruzko informazioa zabaldu zuten. Zozketan irabazle suertatu zen Ander Larrañagak Eibarko Forumsport dendan jaso zuen bere saria aurreko astean, zozketaren arduradunen eskutik. Bide batez, La Otra Mirada elkartekoek eurengana gerturatutako guztiei eta zozketan parte hartuta laguntza eman dutenei beraien esker ona adierazi nahi die, eurei esker Mongoliako proiekturako 3.267 euro batu dituzte eta.

la otra mirada zozketa 2 la otra mirada zozketa 3