Natalie Garridoren "Eyes" kartelak irabazi du martxoaren 8aren harira antolatu duten lehiaketa

Natalie Garridoren "Eyes" kartelak irabazi du martxoaren 8aren harira antolatu duten lehiaketa
2017/02/23 eta kitto!
Natalie Garrido Acebes eibartarrak irabazi du "Emakumea eta Artea" gaiari jarraituta Eibarko B​erdintasun Zerbitzua-Andretxeak, Emakumeen Mahaiaren, Arrate Kultur Elkartearen eta ...eta kitto! Euskara Elkartearen laguntzarekin, martxoaren 8aren harira antolatu duen lehiaketa, "EYES" izeneko lanarekin.
Lehiaketara aurkeztu diren kartelekin erakusketa egingo dute Portalean, martxoaren 8tik 26ra eta saria banatzeko ekitaldia erakusketa aretoan izango da, martxoaren 8an, 13:00etan. Irabazleak herriko dendetan gastatzeko 400 euroko balioa duen txartela jasoko du.

IMG_9448