Ohiturari jarraituta San Juan sorbak bedeinkatu zituzten Azitaingo elizan

Ohiturari jarraituta San Juan sorbak bedeinkatu zituzten Azitaingo elizan
2017/06/27 eta kitto!
San Juan egunean meza berezia ospatu zuten Azitaingo elizan, ohitura zaharrari jarraituta sorbak bedeinkatzeko. Izan ere, herriko baserrietan sorbak egiteko ohitura dute askok gaur egun ere. Antzina, sorbak bedeinkatzera Arratera joaten ziren, gero Ospitaleko kaperara eta gaur egun Azitaingo elizan bakarrik bedeinkatzen dira. Urte osoan gorde eta gero, hurrengo urteko San Juan suak erreko dituzte aurten bedeinkatutako sorbak.

Azitain San Juan sorbak01 Azitain San Juan sorbak05 Azitain San Juan sorbak09