Ondo baino hobeto ospatu dute umeek San Fermin Txiki jaia

Ondo baino hobeto ospatu dute umeek San Fermin Txiki jaia
2017/07/07 14:21
eta kitto!
Urteroko martxan, Iruñean txupinazoa bota eta hurrengo egunean ospatu da San Fermin Txiki jaia gurean. Udalak antolatuta Astixaren eskutik martxan dauden udaleku irekietan parte hartzen ari diren umeek, San Fermin bera gidari zutela, anbulategi pareko parketik Untzagaraino kalejiran joan dira eta, udaletxeko balkoira irten den santuari kantatu ondoren, ederto ibili dira pareko plazan Gorritiren zezentxoekin. ARGAZKIAK IKUSTEKO SARTU MEDIATEKAN.