Osteguneko Guinnesserako informazio praktikoa banatu du Eibarren AKEBAI-k

Osteguneko Guinnesserako informazio praktikoa banatu du Eibarren AKEBAI-k
2017/06/20 eta kitto!
Guinnesserako 2 egun falta direnean, Eibarren AKEBAI-k osteguneko ekitaldiaren inguruko informazio praktikoa banatu du. Egun horretan egin behar duzuenari buruzko zalantzak izanez gero, hemen dituzue datu zehatzak eta aholkuak:

"Aupa lagunok! 2.500eko kopurua lortuta, azken txanpan sartzen gara. Dena prest osteguneko Guinnesserako? Eibartarrak animatuta, antolaketa bideratuta, eguraldi ona, jai giroa herrian,... Gogoratu: ostegunean, denok Untzagara! Ez dadila inor etxean geratu! ;)
Informazio praktiko pixkat bidaltzen dizuegu: non elkartu, zer egin behar dugun, eta abar. Lasai egon: super-erraza izango da!! Gauza bakarra ekarri behar duzu: umore ona eta ondo pasatzeko gogoa! Aupa zuek!
"

Zer egingo dugu?
- 2.500 lagunek osatutako koloretako mosaikoa egingo dugu Udaletxeko plazan.
- Koloreetako kamisetak eta txapelak erabiliko ditugu mosaikoa egiteko (Untzagan banatuko ditugu).
- Oso erraza izango da. Etorri ongi pasatzeko gogoz, ez duzu besterik beharko! Ekitaldi guztian zehar, aurkezleek eta 100 boluntariok esango digute zer egin beharko dugun (noiz sartu, noiz jantzi arropa, noiz mugitu,…). Segi euren instrukzioak; oso erraza izango da.

Ordutegia
- 18.00: auzoetatik Untzagara kalejirak. Auzotarrak euren auzoetan batuko gara, musikaz lagunduta eta guztiak Untzagarantz joango gara.
    - Urkizu-Azitain: Urkizuko plazan
    - Urki-Ipurua: Ubitxako parketxoan
    - Amaña-Legarre: Legarreko frontoian
- 18.30: Untzaga inguruan biltzen hasiko gara, eta Guinness errekorra gainditzeko prestakuntza hasiko da. Koloreko kamisetak eta biserak banatuko ditugu, eta koordinatzaileek, taldeka, irudia osatzeko beharrezko diren instrukzioak emango dituzte.
    - Urkizu-Azitain (URDINAK): Toribio Etxeberrian
    - Urki-Ipurua (ARROSAK): Fermin Calbeton
    - Amaña-Legarre (LARANJAK): Ego Gain
Erdiguneakoak eta umeak (ZURIAK): Untzagako harmailak
- 19.00 – 20:00:  Guinnesserako irudia sortzen hasiko gara 2.500 lagunen artean. Lehenengo koloreak; ondoren zuriak, pixkat beranduago.
- 20:00: Guinness errekorra.
- 21.00: Erromeria Txantxazelaiko Txosnagunean.

mapa

Ekitaldi guztian zehar animazioa izango da kaleetan, eta Untzagan pantaila erraldoi bat ere ipiniko da ekitaldia Txantxazelaiko harmailetatik jarraitu ahal izateko.

Ekitaldi guztian zehar, bi aurkezle zoragarri izango ditugu giroa animatzen eta informazioa ematen partaideei: Ylenia Baglietto eta Haritz Lete.

Kontuan izatekoak
Dena dago prest! Koordinatzaileen instrukzioak jarraituta, dena ondo aterako da. Hona hemen aholku batzuk:

- Komeni da arropa arina eta oinetako erosoak eramatea. Kontuan izan arropen gainetik kamiseta jarri beharko dela eta buruan bisera.
- Eskuak libre izan, eta ez eraman ez poltsarik, ez motxilarik.
- Lasai egon eta ematen diren instrukzioak jarraitu. Egin beharrekoa erraza da. Zalantzarik izanez gero, koordinatzaileei galdetu.
- Behin mosaikora sartuta, ezingo da irten. Komuneko lanak eginda etorri.
- Komeni da umeak eta pertsona nagusiak amaieran sartzea irudira. Horrela denbora gutxiago egon beharko dute zutik jende artean.
- Gogoan izan, 6 urtetik beherako umerik ezingo dela egon mosaikoaren barruan.
- Ekarri behar duzun bakarra: umorea, pazientzia pixkat eta ondo pasatzeko gogoa!!!

https://www.youtube.com/watch?v=waGo5hOS3Pc&feature=youtu.be