Palestinako emakumeei buruzko argazki erakusketa zabalduko dute bihar

Palestinako emakumeei buruzko argazki erakusketa zabalduko dute bihar
2016/02/11 14:07
eta kitto!
Bihar arratsaldean zabalduko dute "Palestinako emakume errefuxiatuen bidai luzea: Gazako zerrendatik begiradak" izenburuko argazki erakusketa Portalean. UNRWA Euskadi-ren eskutik ailegatuko den erakusketa, Ekialde Hurbilean dauden Palestinako Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Agentziakoek Gazan garatzen ari diren “Gazako emakumeen zaurgarritasuna murrizteko jabekuntza estrategiak” izeneko proiektu zabalagoaren barruan dago eta otsailaren 28ra arte egongo da ikusgai, ohiko ordutegian: martitzenetik domekara bitartean, 18:30etik 20.30era. Taldeekin bisita gidatuak egiteko aukera dago, euskadi@unrwa.es helbidera idatzita edo 944 346 731 telefono zenbakira deituta.