Pellak eta torradak egiten ikasteko tailerra antolatu dute berbalagunentzat

0    Berriak 
Silbia
Pellak  eta  torradak  egiten  ikasteko  tailerra  antolatu  dute  berbalagunentzat
17 Urt
11:27

Munduko sukaldaritzaren inguruko tailer-zikloaren baitan, pellak eta torradak nola egiten diren ikasi nahi dutenentzat tailerra antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak. Sukaldaritza klaseak Berbetan eta Ongietorri Berbetan egitasmoko kideentzat prestatu dituzte bereziki, baina toki guztiak betetzen ez badira gainontzeko guztientzat zabalduko dute izen-ematea. Tailerra urtarrilaren 30ean (martitzena) eta 31n (eguaztena) izango da, Portaleko sukaldean, 18:00etan hasita. Izena emateko 943200918 telefono zenbakira deitu edo ongietorri@etakitto.eus helbidera idatzi.

IMG_4672

Gaiarekin zerikusia duten albisteak

« »