Pello Mariñelarenaren marrazki erakusketa zabalduko dute bihar Topalekuan

Pello Mariñelarenaren marrazki erakusketa zabalduko dute bihar Topalekuan
2018/01/07 eta kitto!
Eibarko Sarek "#StopDispertsioa / Ibon ETXERA" kanpainaren barruan antolatuta, Pello Mariñelarenaren marrazki eta margoekin osatutako “Guk ibilitakoak gureak dira” erakusketa hartuko du Topalekuak, urtarrilaren 8tik 12ra. Inaugurazioa bihar izango da, 19:30ean, eta ekitaldian bertsolariak, musika eta beste hainbat egingo dira. Erakusketa ikustera joateko ordutegia 18:30etik 21:00etara da.

IMG_4574

Bestalde, urtarrilaren 13an
Bilbon euskal presoen eskubideen alde egingo den manifestaziorako autobusak antolatzen dihardute (Ego-Gaiñetik irtengo dira, 16:00etan) eta, izena emateko, Beleko, Buenos Aires eta Kultu tabernetara joan beharko da.

IMG_4576