Peruren aldeko kontzertu solidarioa emango dute gaur Coliseoan

Peruren aldeko kontzertu solidarioa emango dute gaur Coliseoan
2017/05/21 eta kitto!
Perun "El Niño Costero" fenomenoak eragin dituen uholde eta bestelako kalteei aurre egiten laguntzeko kontzertua emango dute gaur, 12:30ean hasita Coliseoan eta emanaldian Musika Bandak eta Nathali Chuchón-ek elkarrekin jardungo dute, gure artean oso ezagunak diren Peruko abestiak eskaintzen. Sarrerak 5 euro balio du eta Coliseoko leihatilan eros daiteke jo daiteke emanaldiaren aurretik. Bestalde, joateko aukerarik ez dutenentzat “0 ilara” erosteko aukera ere badagoela adierazi dute. Batzen duten diru guztia Perura bidaliko dute, Egoaiziarekin elkarlanean diharduten gobernuz kanpoko erakundeen bitartez.

IMG_0705