Eibarko Libre-k manifestazioa deitu du eguaztenerako

Eibarko Libre-k manifestazioa deitu du eguaztenerako
2015/11/24 00:00
eta kitto!
Kepa Gerrikagoitia eibartarraren eta beste bost gazteren epaiketaren harira Eibarko Libre taldekoek prentsaurrekoa eman zuten astelehenean. Epaiketa astelehenean bertan hasi eta gaur (eguaztena, hilak 25) amaituko da eta agerraldian "denen absoluzioa lortu arte" lanean jarraitzeko asmoa dutela adierazi zuten. Horrekin batera eguaztenerako, (hilak 25) manifestazioa deitu dute, 19:30ean Untzagatik abiatuta.