Eibarko Podemos Ahal Duguk herri asanblada deitu du gaurko

Eibarko Podemos Ahal Duguk herri asanblada deitu du gaurko
2015/03/31 00:00
eta kitto!

Podemos Ahal Dugu Eibarko hiri kontseiluak eta idazkari nagusiak gaurko (martitzenerako, hilaren 31rako) herri asanblada deitu dute, 19.00etan Arrate Kultur Elkartean, udal hauteskundeetara begira hautagai taldea bultzatu eta adosteko asmoz. Ekitaldia herritar guztientzat zabalik egongo dela adierazi dute, "ilusioz betetako proiektu horretan parte hartzeko interesa duen edozein ongi-etorria" izango dela gaineratuta.