Gazte Sozialistak sortu zuen Tomas Meaberi omenaldia egingo diote zapatuan

Gazte Sozialistak sortu zuen Tomas Meaberi omenaldia egingo diote zapatuan
2015/11/20 eta kitto!
Bihar (zapatua, hilak 21) 12:00etan Euskadiko Gazte Sozialistak erakundea sortu zuen Tomas Meabe omenduko dute Eibarko sozialistek, Untzagan duten egoitzak (Casa del Pueblo delakoak) hartuko duen ekitaldian.
Tomas Meabek 1903. urtean sortu zuen Gazte Sozialistak delakoa. Julia Iruretagoienarekin ezkonduta, biak Eibarren bizi izan ziren Adelante astekari sozialista zuzendu zuen sasoian. Bere heriotzaren mendeurrena bete dela eta, plaka oroigarria ipiniko dute bihar, besteak beste Azahara Dominguez Euskadiko Gazte Sozialistak-eko idazkariaren eta Eneko Andueza Eibarko sozialisten idazkari orokorraren parte-hartzea izango duen ekitaldian.