Gure Esku Dago-ren ekimenerako sarrerak eta autobusak

Gure Esku Dago-ren ekimenerako sarrerak eta autobusak
2015/06/16 00:00 eta kitto!

Gure Esku Dago herri ekimenak datorren domekan, ekainaren 21ean Donostian egingo duen ekintza masiboan parte hartzera animatu nahi ditu herritar guztiak: "Egun horretan hiriburuak borondatez betetzera goaz. Horretarako hautestontzi erraldoiak eraikiko ditugu, azken hilabeteotan herriz herri eta auzoz auzo biltzen ari garen oihal-zatiak elkar josita". Egunerako antolatu duten egitaraua egun osokoa izango da (albistearen azpian ikus dezakezue), baina arratsaldean Anoetan egingo den ekitaldi nagusian parte hartzeko sarrerak aurrez erosi behar direla gogorarazi nahi dute (Eibarren taberna hauetan eskura daitezke: Kultu, Depor, Guridi, Zazpi, Txurrut, Gure-Leku, Hirurok, Beleko eta Nuevo). Helduek 10 euro ordaindu beharko dituzte eta umeek, berriz, 5 euro. Bestalde, Donostiara joateko autobusak antolatzen dabiltza (irteera 09.30etan izango da, Ego-Gaineko autobus geltokitik) eta joateko asmoa duenak erretserba egin beharko du, 657707040 telefono zenbakira deituta. Informazio gehiago nahi izanez gero, gureeskudago.eus webgunean begiratu.

Ekainak 21erako egitaraua (DONOSTIA)

- Ekitaldi nagusiak
12.00.- Oihal katea, Urumeako sei zubien artean.
16.30.- Anoetako ateen irekiera.
17.30.- Ekitaldi nagusia Anoetan. Eskuratu sarrera aurrez (helduek 10 euro, haurrek 5 euro).

- Alde Zaharra
12.30.- Bulebarrean: herri dantzak.
12.30.- Kalez kale: kantu jira, kaskarinak eta Donostiako txistulariak.

- Anoeta ingurua
11.00.- Gunearen irekiera. Jatekoa eta edatekoa: sagardo dastaketa, txekor errea, taloak, kazuelitak, edariak…
20.00.- Ospakizun erromeria.

- Miniestadio ingurua
Ogitartekoak, taloak, edariak…
11.30/00.00.- Kontzertu maratoia.

- Ilunbe-Familia gunea
Puzgarriak, tailerra, abentura parkea, tirolina, apar festa…
12.30.- "Ilunbe izarrez argitu" ikuskizuna, Gipuzkoako pailazoak, suhiltzaileak, "Gu ta gutarrak", Irrien Lagunak…
14.00.- Irri bazkaria (paella, leku mugatua, tiketak eskuratu).
15.30.- Dantzaldia. Txantxariak eta Irrien Lagunen eskutik.