Herri Bilgunea sortzeko bilera egingo da gaur 19.00etan Kultun

Herri Bilgunea sortzeko bilera egingo da gaur 19.00etan Kultun
2012/03/01 00:00
eta kitto!

Aurreko astean Portalean egindako Herrira-ren aurkezpena “arrakastatsua” izan zela eman dute aditzera bertan parte hartu zutenek: “Larogetaka lagunen artean preso eta iheslarien egoera aztertzen eta eurekiko elkartasuna Eibarren ere aktibatzeko premiaz berbetan jardun genuen eta lehenengo eginbeharrekoa Eibarko Herri Bilgunea sortzea dela pentsatu dugu”. Horretarako, eta lantaldeak osatzen juateko asmoz, batzar irekia deitu dute gaurko (eguaztenerako), 19.00etan Kultun.