Itoitz Garcia-Anton (Eibar Irabazi): "Berriak izanik, ordezkari batekin poztuko ginateke"

Itoitz Garcia-Anton (Eibar Irabazi): "Berriak izanik, ordezkari batekin poztuko ginateke"
2015/05/24 00:00
eta kitto!

- Nola ikusi duzu kanpaina?
Kanpaina oso xumea egin dugu, dirurik eta baliabiderik ez daukagu eta. Gutariko gehienak beharretik irten eta gero ibili gara kanpainarekin eta horrela oso zaila da emaitza onak izatea. Programa batez ere internet bidez zabaldu dugu.

- Nolako emaitzak espero dituzue?
Berriak garela kontuan izanda, ordezkari bat ataratzearekin pozik egongo ginateke.