Jesus Mari Agirre alkate ohiaren hitzaldia gaur Batzokian

Jesus Mari Agirre alkate ohiaren hitzaldia gaur Batzokian
2015/01/19 eta kitto!

Gaur (astelehena, hilak 19) 19.00etan Batzokian hitzaldia emango du 1983-1987 urteen bitartean Eibarko alkate izan zen Jesus Mari Agirrek. Agirrek bere legegintzaldian aurrera eraman ziren hainbat proiektuen inguruan egingo du berba, hala nola, Ipuruako kiroldegiaren desblokeatzeaz, Azitaingo industrialdeaz, barianteaz edota Musika Eskolaz. Agirre 1983an, EAJ-k udal hauteskundeak irabazi zituenean izendatu zuten alkate eta gaurko hitzaldian bere esperientzia azalduko du.