Jokin Bildarratzen hitzaldia Batzokian

Jokin Bildarratzen hitzaldia Batzokian
2015/02/06 eta kitto!

Eibarko EAJ-k antolatuta, gaur (barixakua, hilak 6) 19.00etan "Euskal Herriko egoera politikoa" izenburuko hitzaldia emango du Jokin Bildarratz Tolosako alkate ohi eta EAJ-ko senadoreak Batzokian. Bestalde, domekan (hilaren 8an), 11.30etan, Gipuzkoako hautagaitzaren aurkezpena egingo dute jeltzaleek Untzagan. Ekitaldian, besteak beste, Markel Olano, Joseba Egibar eta Iñigo Urkullu lehendakariak hartuko dute parte.