Joste Eguna, zapatuan Gure Esku Dago-ren ekimenez

Joste Eguna, zapatuan Gure Esku Dago-ren ekimenez
2015/04/24 eta kitto!

Bihar (zapatua, hilak 25) Gure Esku Dago-ren eskutik Joste Eguna egingo da gurean: goizean 12.00etatik 14.00etara eta arratsaldean 18.30etatik 19.30etara Untzagan oihalak josiko dira. Horrekin batera, materiala saltzeko mahaia, oihalak, saretze-txartelak, txapak, kamisetak, umeendako puzgarriak, musika, trikitilariak, batukada eta bestelakoak egingo dira eta, eguna agurtzeko, 19.30etatik aurrera, festa giroan Oihaljira abiatuko da.