Karlos Ormazabalek hondakin kudeaketarako bi ereduak azalduko ditu Batzokian

Karlos Ormazabalek hondakin kudeaketarako bi ereduak azalduko ditu Batzokian
2015/03/02 00:00
eta kitto!

Karlos Ormazabal Gipuzkoako Hondakin Kontsortzioko lehendakari ohiak hitzaldia emango du eguaztenean (martxoaren 4an), hondakinen kudeaketarako gaur egun Gipuzkoan ditugun eredu kontrajarriei buruzko azalpenak emateko. Hitzaldia Batzokian (Ego Gain, 1-1D) izango da, 19.00etan eta sarrera librea izango da. Ormazabalek dioenez, "Bilduk 50 urte atzera, zaborrak espaloietan pilatzen ziren garaietara eraman gaitu. Egoera sinesgaitza da, hondakinen diktadura baten menpean bizi garela dirudi, norberaren intimitatea erasotzen ari dira eta gure ohiturak baldintzatu nahi dituzte”.