Naroa Ariznabarreta eta beste gazteen kontrako epaiketa berriz atzeratu dute

Naroa Ariznabarreta eta beste gazteen kontrako epaiketa berriz atzeratu dute
2015/12/01 eta kitto!
Gaur (martitzena, abenduak 1) zen hastekoa Naroa Ariznabarreta eibartarraren eta Asier Alberdi, Saioa Zerain, Aritz Azkona eta Ainara Ladron gazteen kontrako epaiketa Donostiako Auzitegian, baina euretako hiruk (Naroa Ariznabarretak, Aritz Azkonak eta Ainara Ladronek) epaiketara ez joatea erabaki dutela esan eta, ia jarraian jakin da epaiketa martxoaren 2ra atzeratu dutela, hain zuzen ere epaiketara joaten ez baziren atxilotzeko agindua emango zutela ez zietelako garaiz jakinarazi.
Bost gazteak 2007ko urtarrilean A-8 errepidea ixteagatik daude auzipetuta, Jarrai-Haika-Segi auziaren inguruan Espainiako Auzitegi Gorenak ematekoa zuen epaia salatzeko protestan bost gazteak elkarri kateatu eta errepidea Zarautz parean moztu zutelako eta fiskalak bi urte eta erdiko zigorra eskatu du bakoitzarentzat. Bien bitartean gaur goizean Askagunea zabaldu dute Eibarren eta horren harira ekitaldi eta mobilizazioak egingo dira datozen egunetan.