Ordezkari politikoak botoa ematean: Jose Luis Valles (PSE-EE)

Ordezkari politikoak botoa ematean: Jose Luis Valles (PSE-EE)
2011/11/20 eta kitto!

Urkizuko eskolan emon eban botua gaur egunian alderdi sozialistarekin senadoria dan eibartarrak, eguardixan, eta ordurako jende nahikua zebillen atzera aurrera ikastetxe inguruan.
- Zelan ikusi dozu kanpaiñia?
Kanpaiñiaren gaiñian ez neuke aparteko gorabeherarik aittatuko, dana oso zuzen juan dala pentsatzen dot, alderdi bakotxak bere programia azaltzeko aukeria euki dau.
- Zelako emaitzak espero dittuzu?
Inkesta, sondeo eta bestelakuak esaten dittuenekin ez naiz ibiltzen, behin baiño gehixagotan gauza bat esan eta kontrakua urtetzen ikusi dot. Ez dot prebisiñorik egingo, errespetu faltia dala uste dote-eta.