#u21 Hauteskundeei jarraipen berezi eta zuzena egingo diegu domekan

#u21 Hauteskundeei jarraipen berezi eta zuzena egingo diegu domekan
2012/10/19 eta kitto!

Domekarako deituta dauden Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeak direla eta, ohikoari jarraituta oraingoan ere …eta kitto!-k lantalde berezia ipiiko du martxan, egunean bertan gertatzen diren guztien berri emateko, domekan bertan internet bitartez (www.etakitto.com webgunean, Facebook-en eta Twitterren, #u21 berba klabea erabilita) eta biharamonean, herriko 60tik gora puntutan musutruk banatuko den hauteskundeetako ale bereziarekin. Aleak, Eibarko emaitzekin batera, gure herriko ordezkari politikoen adierazpen eta inpresioak ere jasoko ditu, botua emateko orduan egindako galderen erantzunekin eta botuak zenbatu eta gero, emaitzak eskuan dituztela egindako balorazioa ere. Eibarren botua emateko 10 kolegio egongo dira zabalik, 09.00etatik 20.00etara: udaletxea (8 mahai), Arrateko Andra Mari (4), Gerontologikoa (2), Amañako dorreak (2), Amañako parrokia (2), Coliseoa (3), EPA (7), San Andres ikastetxeko jangela (4), San Andreseko aretoa (4) eta Urkizu ikastetxea (8).