Zapatua dispertsioaren kontrako eguna izango da

Zapatua dispertsioaren kontrako eguna izango da
2015/04/17 00:00
eta kitto!

Eibarko Sarek Dispertsioaren Kontrako Eguna antolatu du bihar zapaturako. Horren harira antolatu dituzten ekitaldiak goizeko 11.30etan hasiko dira, Untzagan: besteak beste, dispertsioaren liburuxkaren irakurketa publikoa, abeslariak, bertsolariak, trikitilariak, ipuin-kontalariak, umeendako jolas eta tailerrak (margo, talla eta txalaparta tailerrak), liburu banaketa, kamiseta eta bestelakoen salmenta, pintxo-potea eta beste asko egingo dituzte egunean zehar.