Robotika MAKEblock tailerrean izena emateko epea luzatu dute

Robotika MAKEblock tailerrean izena emateko epea luzatu dute
2018/02/20 eta kitto!
Eibarko Udalak robotikaren inguruko MAKEblock tailer teknologikoak antolatu ditu zientzia eta teknologiaren mundu ikusgarrian murgildu nahi duten gazteentzat. Lehen Hezkuntzako 3., 4., 5. eta 6. mailako ikasleei zuzendutako tailerra izango da eta hiru zapatutan (otsailak 24 eta martxoak 3 eta 10) emango dute, Jazinto Olabeko ludotekan. Klaseak euskaraz izango dira. Txanda bi egongo dira: lehena LHko 3. eta 4. mailakoentzat izango da, 16:00etatik 18:00etara; eta bigarrena, LHko 5. eta 6. mailakoentzat, 18:00etatik 20:00etara.

Antolatzaileek izena emateko epea luzatu dute, otsailaren 22ra arte. Matrikula Pegoran, herritarren zerbitzurako bulegoan bete beharko da edo, bestela, internet bidez, udalaren web orrian egiteko aukera ere badago. Eibarren erroldatuta daudenentzat ikastaroaren prezioa 27 eurokoa da eta kanpokoentzat, berriz 45 eurokoa. Ikastaroari buruzko informazio gehiago eibar.eus helbidean aurkituko duzue.