Robotikari buruzko udaleku teknologikoan izena emateko epea bihar arte luzatu dute

Robotikari buruzko udaleku teknologikoan izena emateko epea bihar arte luzatu dute
2017/03/14 eta kitto!
Udalak robotikaren inguruan antolatu dituen udaleku teknologikoetarako izen-ematea egun batzuk luzatu dute eta, beraz, interesa dutenek bihar arte izango dute izena emateko aukera, Pegoran.

Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailako ikasleei eta DBHko 1. eta 2. mailakoei zuzendutako tailerrean parte hartzen dutenek robotak erabiliaz diseinatzen, eraikitzen eta programatzen ikasiko dute, horretarako Lego Mindstroms EV3, MAKEblock eta bideojokoak egiteko plataformak erabilita. Klaseak Portalean izango dira (martxoak 18, 25 eta apirilak 1ean, 18:00etatik 20:00etara), euskaraz emango dituzte eta bi talde egongo dira. Ikastaroaren prezioa 24 eurokoa da Eibarren erroldatuta dauden haurrentzat eta 40 eurokoa, berriz, Eibartik kanpokoentzat.

Eta "Robotika. Lego WeDo" izenekoa, berriz, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailakoei bereziki zuzenduta egongo da. Tailerra Portalean, Museoan eta Jazinto Olabeko ludotekan burutuko da (martxoak 18, 25 eta apirilak 1ean, 16:00etatik 18:00etara). Hau ere euskaraz emango dute eta hiru talde osatuko dituzte (talde bakoitzak toki batean emango ditu klaseak). Kasu honetan ikastaroaren prezioa 36 eurokoa da Eibarren erroldatuta daudenentzat eta 61 eurokoa Eibartik kanpokoentzat.