San Blas egunean hasiko ditugu Aratosteak, koko-dantzekin

San Blas egunean hasiko ditugu Aratosteak, koko-dantzekin
2018/02/03 eta kitto!
Aurtengo Aratosteak goiz ailegatu zaizkigu: ospatzen lehenetarikoak Sunbilla eta Leitzakoak izan ziren eta gurean, berriz, otsailaren 3an hasiko dira jaiak, koko-marru eta koko-dantzarien konpartsak egingo duen koko-eskearekin.

IMG_4979

Kezka dantza taldeak San Blas egunean ospatuko ditu aurten koko-dantzak. Oraingoan, 08:30ean Merkatu Plazan lehen agerraldia egin eta gero, Mandiola eta Aginako baserrietan ibiliko dira goiz osoan (09:00etatik 15:00etara) eta arratsaldean, berriz, herriko kaleetan egingo dute koko-dantzen kalejira, Elgoibarko Mauxitxa txarangarekin batera, 19:00etatik 21:00etara. Urteroko martxan, anbulatorio parean batu eta Zuloagatarren, Toribio Etxebarria, Untzaga, Calbeton eta Eibarko Bizikleta Plazan ibiliko dira koko-dantzak eskaintzen.