Gaur arratsaldeko txupinazoa bota eta jarraian, San Kristobalgo jaiek beteko dute asteburua

Gaur arratsaldeko txupinazoa bota eta jarraian, San Kristobalgo jaiek beteko dute asteburua
2017/07/14 eta kitto!
Aurrekoan Amañako jaiak ospatzen ibili eta gero, asteburu honetan Sankristobalgo jaien txanda izango da. Jai batzordeko kideek aurreko astean, barixakuan aurkeztu zuten programa, Otarra elkartean, alderdi guztietako udal ordezkariek lagunduta.

Berez, programako ekitaldi gehienak gaurtik domekara bitartean izango dira, baina aurretik ere jokatu dituzte txapelketa batzuk: tute txapelketa aurreko zapatuan jokatu zen auzoko tabernetan eta atzo, barriz, futbolin eta igel-toka txapelketak, Alkorta eta Xania tabernetan. Urteroko moduan, egitaraua antolatzeko orduan Lambretta Klubarekin elkarlanean jardun dute.

Jaixen hasierako txupinazoa gaur 19:00etan botako dute eta, jarraian, urteroko martxan Leioatik etorriko den Orkresta taldeak bere musikarekin girotuko ditu auzoko kaleak. Gauean, berriz, heavy estiloko musika izango da protagonista,  Full Metal Band eta Deaf Leopard taldeek emango dituzten kontzertuetan. Jai egitarau osoa jarraian daukazue:

SAN KRISTOBALGO JAIAK 2017

  • Barixakua 14


19:00: Txupinazoa. Jaien hasiera.

19:15: Kalejira, Orkresta taldearekin.

19:30: Haurrentzako jolasak, Fray Martin Malleako parkean. Dardo txapelketa (16 urtetik beherakoentzat) tortilla, txorizoa, urdaiazpikoa eta gazta; auzoko tabernetan eta Jai Batzordearen barretan.

23:15: Kontzertua: Full Metal Band (Heavy-Rock).

00:45: Kontzertua: Deaf Leopard (Def Leppard taldearen musika).

  • Zapatua 15


10:30: Haurrendako marrazki lehiaketa

11:30: Haurrendako Moltó motorren kontzentrazio-lasterketa.

12:15: “Sandiada”. Aizarnako parkean.

12:30: Aurkezpen-kalejira: Lambretta motorren XIV. Igoera San Kristobalera. Hamaiketakoa partehartzaileentzat. Lambretta motorren erakusketa, San Kristobalgo plazan.

18:00: Igel-toka txapelketa (16 urtetik beherakoentzat).

19:00: Dardo txapelketa, nagusientzat, San Kristobalgo plazan.

19:30: “Callejonada”, Mariachi Dominguezekin.

21:00: Herri-afaria, plazoletan.

23:00: Trio Medianoche taldearen emanaldia.

00:15: Kontzertua: Lys Pardo (Juan Pardo, bere aitaren abestiak).

02:30: Txokolate-jana nekaezinentzako.

  • Domeka 16


11:00: Ohe elastikoak eta tirolina. Fray Martin Malleako parkean.

12:00: Hildakoen aldeko meza.

12:30: Paella txapelketa, plazoletan.

13:30: Luntxa, plazan agertzen diren guztientzat.

13:45: Txapelketaren amaiera. Sariak segidan banatuko dira.

17:30: Haurrei freskagarriak eta goxokiak banatuko zaizkie.

18:00: Gorixoren eskutik, zezentxo eta pony-ak.

19:00: Haurren marrazki lehiaketan eta jolas ezberdinetan parte hartu dutenentzat sari banaketa.

19:30: Festa, DJ Arabarekin.

20:30: Errifaren zozketa.

22:00: Jai amaierako traka.