Santa eskean ...eta kitto!-rekin

Santa eskean ...eta kitto!-rekin
2018/01/25 eta kitto!
Aurten ere, ohitura zaharrei eusteko helburuarekin, ...eta kitto! Euskara Elkartea santa eskean irtengo da otsailaren 4an, domeka. Deia egin nahi die ...eta kitto!-k herritarrei, hala nahi izanez gero elkartearekin batera Santa Agedako koplak abestera irteteko.

Goizeko 11:00etan ensaio txiki bat egingo da ...etakitto!-n eta 12:00etan ekingo zaio ibilbideari: Urkizuko iturrian hasi, Bittor Sarasketatik Estaziño kalera, handik Ibarkurutzera eta berriro behera Urkizura. Behin ibilbidea amaituta txorizoa eta txokolate beroa hartuko dugu ...eta kitto!-n.

Ekitaldia irekia da, nahi duenak har dezake parte. Makila eta, ahal dela, baserritar jantzita edo baserritar-zapiarekin agertzea eskatu dute antolatzaileek.