Sarreren salmentarako ordutegi berezia Coliseoan

Sarreren salmentarako ordutegi berezia Coliseoan
2015/12/12 eta kitto!
Udalak aditzera eman duenez, Coliseo antzokiko leihatila ordutegi berezian zabalduko dute gaur (zapatua 12), bihar (domeka) eta etzi (astelehena). Gaur 16:00etatik 22:30era, pelikula eta emanaldi guztietarako zine sarrerak egongo dira salgai etengabeko salmenta (emanaldi bakoitza hasteko ordu erdi falta denean izan ezik, bakarrik emanaldi horretarako salduko direlako). Bihar ere hala egingo dute, baina 15:30etan hasita 20:00ak arte. Eta astelehenean 19:00etatik 20:30era egongo da sarrerak erosteko aukera.