Sendabelarrei buruzko tailerra emango du Mentxu Amunategik ...eta kitto!n (Izen-ematea zabalik)

Sendabelarrei buruzko tailerra emango du Mentxu Amunategik ...eta kitto!n (Izen-ematea zabalik)
2017/11/16 eta kitto!
Datorren azaroaren 27 eta 28an Mentxu Amunategi bermeotarrak sendabelarrei buruzko tailerra eskainiko du …eta kitto! Euskara Elkartearen lokaletan, 19:00etan. Izena emateko telefonoz deitu (943200918) edo emaila idatzi (elkartea@etakitto.eus) daiteke. Tailerrak 6 euro balio du eta izena ematen duenari saio bietara joateko konpromisoa eskatzen zaio. Gure inguruan hazten diren lore eta landareen ezaugarriak ikasteaz gain, ikasitakoa praktikan jartzeko aukera izango dute parte-hartzaileek.