The Vartools taldearen kontzertua Elgetan, 13 Spaloia inauguratzeko jaian

The Vartools taldearen kontzertua Elgetan, 13 Spaloia inauguratzeko jaian
2016/12/23 eta kitto!
Hilabeteetan itxita egon den Elgetako 13 Spaloia kafe antzokia (lehengo Espaloia kafe antzokia) berriz zabalduko dute eta inaugurazioa gaur arratsaldean izango da, 19:30ean. Aurrerantzean kafe antzokiko kudeaketaz arduratuko diren Ruben Diez, Iñaki Ulazia eta Xabier Ulaziak prestatu duten irekiera jaialdia Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolarien saioarekin hasiko da. Ondoren, 20:15ean Jon Gurrutxagak bakarkako akustikoa eskainiko du. Hori amaitu ondoren, joandako guztientzat pintxoak emango dituzte, doan. Eta jaia agurtzeko, 22:30etatik aurrera The Vartools talde eibartarrak kontzertua emango du. Sarrera doan izango da.

13-spaloia-elgeta 13-spaloia-irekiera