Txirrindularizaleek bikain erantzun zieten Eibarren jokatutako probei

Txirrindularizaleek bikain erantzun zieten Eibarren jokatutako probei
2017/04/10 eta kitto!
Eguraldia lagun, arrakastatsua izan zen asteburuan herriko kaleak hartu zituen txirrindulari egitaraua. Euskal Herriko Itzuliaren amaiera bizi ahal izan genuen zapatuan eta hor, Alejandro Valverdek irabazitako proban, Alberto Contadorrek eta Jon Izagirrek osatu zuten azken podiuma. Primoz Roglic-ek irabazi zuen erlojuz kontrako azken proba eta bosgarren sailkatu zen sailkapen orokorrean, David de la Cruz-en atzetik. Bestalde, domeka goizean jokatutako kadeteen mailako Eibarko Txirrindulari Elkarteko lehen edizioan, Goifiber-Godoy taldeko Xabier Isasa nagusitu zen, Pablo Gutierrezen eta Ander Blazquezen aurretik. Azken proba horretan 165 txirrindularik hartu zuten parte.

IMG_0105

"I. Eibarko Txirrindulari Elkartea Sari Nagusia". Sailkapena.

GENERALA
1. Xabier Isasa (Goifiber-Godoy) 1:36:25
2. Pablo Gutierrez (Club Ciclista Efrain Guti) 1:36:25
3. Ander Blazquez (Ulma) 1:36:27

TALDEAK
1. Ulma 4:49:21
2. Luyando-Ganzedo-3 4:49:21
3. Intersport Irabia 4:49:21

LEHEN NESKA
Garazi Estevez (Gipuzkoa-Ogiberri)
1:39:23