Udalak Aratosteetarako antolatu dituen lehiaketetan izena emateko epea amaitzear

Udalak Aratosteetarako antolatu dituen lehiaketetan izena emateko epea amaitzear
2017/02/21 17:16
eta kitto!
Eguenean, otsailaren 23an itxiko da udalak Aratosteetarako antolatu dituen lehiaketetan izena emateko epea, 14:30ean. Aratosteetan ondoen apaindutako taberna lehiaketan zein koadrilen kalejirarako lehiaketan parte hartu nahi duenak, beraz, epea itxi baino lehen eman beharko du izena, Pegoran zuzenean, telefonoz 943708400 eta 010 zenbakietara deituta edo www.eibar.eus udalaren webgunean, horretarako prest dagoen atalean.