UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur Eibarren

UPV/EHUk bere hezkuntza-eskaintza aurkeztuko du gaur Eibarren
2016/12/13 eta kitto!
Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU), Gipuzkoako Campusaren bidez, informazio-jardunaldiak egingo ditu abenduan eta urtarrilean Gipuzkoako hainbat herritan eta gaur Eibarren egongo dira, 18:30ean Portalean (areto nagusian). Jardunaldi hauen helburua Euskal Herriko Unibertsitatearen eta etorkizuneko unibertsitate-ikasleen arteko lehen harremana bideratzea da, baita Euskal Herriko Unibertsitateari buruzko informazio orokorra eskaintzea eta gogoko dituzten unibertsitate-ikasketen gainean erabakiak hartzeko unean-uneko zalantzak argitzea. Saioa elebidun izango da.