Urbateko igerilariak ondo aritu ziren Gipuzkoako alebinen txapelketan

Urbateko igerilariak ondo aritu ziren Gipuzkoako alebinen txapelketan
2017/06/21 15:26
eta kitto!
Aurreko asteburuan Gipuzkoako alebinen txapelketa jokatu zen Irungo Azken portu igerilekuan eta han izan ziren Urbat taldeko 3 igerilari, 2005-2004 urteen artean jaiotako neskak eta 2003 urtean jaiotako mutil bat.
Txapelketa honen formatua 4 jardunaldikoa zen, hau da, jardunaldiko proba bat aukeratu zuten. Igerilari bakoitzak denboraldian zehar lortutako guxiengoaren giltzari esker hartu zuen parte txapelketan. Urbat taldetik azaldu dutenez, "igerilari gehienek estilo ezberdinetako probak auekeratu zituzten. Horrek erakusten du estilo ezberdinetan eroso ibiltzen direla eta, emaitzak ikusita, argi dago bide onetik doazela".
Emaitza aipagarrienak hauek izan ziren:
- Paula Gabilondo: 100 bular eta 100 estilotan 2. postua eta 200 bularrean 3. postua.
- Miren Galdos: 400 libretan garaile eta 200 libretan bigarren.
- Kai Zubiaurre: 200 bular eta 200 estilotan 5. postua.
Datorren asteburuan Azpeitian Gipuzkoako absolutuen txapelketa jokatuko da.