Waterpoloan bi garaipen eta bi porrot Urbatentzat asteburuan

Waterpoloan bi garaipen eta bi porrot Urbatentzat asteburuan
2018/01/15 eta kitto!
Euskal Herriko 1. mailan jokatzen duten senior mailako bi taldeek Kopako final-laurdenetako kanporaketa izan zuten jokoan Orbea kiroldegian. Gizonezkoetan Urbat Urkotronik erraz nagusitu bazitzaion Larrainari (24-7 izan zen azken emaitza), emakumezkoetan aurrez ere zailagoa zuten neurketan eibartarrek bi golengatik galdu zuten Bidasoa XXI irundarren kontra (4-6). Talde gazteagoei erreparatuta, kadeteen mailakoak 5-14 galdu zuen WP Navarrarekin Orbeako igerilekuan, infantil mistoko taldeak Leioan 3-10 irabazten zuen bitartean.