Zapatuan estreinatuko dute Bergaran “Alizia musikala” ikuskizun berritzailea

Zapatuan estreinatuko dute Bergaran “Alizia musikala” ikuskizun berritzailea
2017/11/10 11:21
eta kitto!
Bihar estreinatuko dute Bergaran “Alizia musikala… lurralde miresgarrian badago Wifia”, Lewis Carroll-en “Alice in the Wonderland” lana oinarri modura hartuta Bergarako Musika Eskolak sortu duen ikuskizuna. Bi ordu inguru iraungo dituen musikala izango da eta guztira 100 artista inguru izango dira oholtzan. Emanaldiak zapatuan eta domekan izango dira, 18:30ean Bergarako frontoian, eta saio bietarako sarrerak saldu dituzte. Beraz, 1.800 bat lagunek izango dute asteburu honetan ikusteko aukera. José Miguel Laskurain eibartarrak lan honetan parte hartuko duen orkestrarako musikaz arduratu da. Orkestra Bergarako Musika Eskolako ikasle eta irakasleek, 22 musikarik osatzen dute eta ikuskizunean Laskurainek zuzenduko ditu.

alizia musikal kartel