Zapatuan zabalduko dute 'Eibar Motorraren Mundua' erakusketa Armagintzaren Museoan

Zapatuan zabalduko dute 'Eibar Motorraren Mundua' erakusketa Armagintzaren Museoan
2017/02/10 eta kitto!
Martxoaren 5era arte Armagintzaren Museoan ikusgai egongo den 'Eibar Motorraren Mundua' erakusketa bihar eguerdian, 12:30ean inauguratuko dute. Museoak hartuko duen erakusketak pilotuak, antolatzaileak eta babesleak omendu nahi ditu, besteak beste. Biharko ekitaldian Escuderia Eibar 2017 taldearen eta Efren Llanera, Iñaki Narbaiza eta Txutxi Perez pilotuen aurkezpena egingo dute eta, horrekin batera, Aitor Montero pilotuarekin motoziklismo denboraldia ere aurkeztuko dute. Bihartik aurrera bisitatu daiteken erakusketa, bestalde, martitzenetik zapatura, 16:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta domeketan, berriz, 10:00etatik 13:00era.