Berbetan dendariak

Euskeria  erosketak  egitterakuan  be
20 Ots
11:25

Euskeria erosketak egitterakuan be

“Euskeraz Primeran!” egitasmuan barruan prestatutako “Erosketak egiterakoan ere aukeratu euskera!” ekimena azoka egunetan izan da. Herritarrek euskeriarekin hartutako konpromisuaren truke erosketa-poltsa jaso dabe. Parte hartzaileen artian Eibar Merkatalgune Irekiaren eskutik 100 eroko erosketa-txartela- zozketatu zen zapatuan 13:00ian. Irabazlia Unax Blanco izan da.

“Gaizki  jartzearen  ondorioak”  hitzaldi-tailerra
20 Ots
10:37

“Gaizki jartzearen ondorioak” hitzaldi-tailerra

Bizkarreko mina? Zapatak lotzeko arazoak? Lepoa gogortuta? Sarritan egunerokotasunean hartzen ditugun gorputz-jarreren ondorio dira guzti horiek. Eneko Mallagarai fisioterapeutak arazo horiek ekiditeko aholkuak emango dizkigu, baina baita mina arintzeko ariketa errazak ere. Bihar, asteartea, 19:00etan KENKOn (Estaziño kalea, 8) itxarongo zaitugu. Etortzea nahi baduzu 943.200918 telefonora deitu eta klik egin hemen

III.  GILDA  LEHIAKETA  BADATOR
03 Ots
11:39

III. GILDA LEHIAKETA BADATOR

Martxoaren 9 eta 10erako  antolatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak aurtengo Gilda Lehiaketa. Euskeraz Primeran! kanpainarekin bat eginda dauden tabernek parte hartu ahal izango dute, eta aurten ere sari bi izango dira: alde batetik epaimahaiaren saria (150 euro) eta bestetik herritarren saria (150 euro). Daorren astean pasatuko gara taberna guztietatik oinarriak…

Santa  eskean  …eta  kitto!rekin
31 Urt
12:42

Santa eskean …eta kitto!rekin

…eta kitto! Euskara Elkarteak otsailaren 4rako, zapatua, antolatu duen “santa eskean” parte hartzeko deia egin nahi dizue eibartar guztiei. Gure ohitura zaharrak berreskuratu eta indartzeko asmoarekin kalera irtengo gara Santa Agedako kantuak abestera zapatu eguerdian, 12:00ak aldera. Aurrez, baina, ensaio txiki bat egingo dugu …eta kitto!-n bertan, 11:00etan. Estaziño, Ibarkurutze…

ZATOZ  EUSKARAREN  LORATEGIA  OSATZERA
02 Abe
10:44

ZATOZ EUSKARAREN LORATEGIA OSATZERA

Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko, eta beste behin ere euskaraz bizi nahi dugula aldarrikatzeko,  euskararen lorategia osatuko dugu Untzagan, arratsaldeko 17:30etan hasita. 6 metroko luzera duen horma-irudia lorez beteko dugu.  “EUSKERIA EREIN- ZAINDU- EMON” lema izango du horma-irudiak eta eskuz egindako 3000tik gora lore erabiliko ditugu. Etorri, egin zure lorea, eta erein…

Lore-dastaketa  datorren  astean
07 Aza
10:49

Lore-dastaketa datorren astean

…eta kitto! Euskara Elkarteak lore-dastaketa saioa antolatu du azaroaren 15erako, asteartea, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, …etakitto!-n bertan. Mentxu Amunategi bermeotarrak gidatuko duen saioan gure inguruko landareak eta loreak ezagutzeaz gainera, sukaldaritzan eta osasun alorrean ematen dizkiguten aukerei buruz ere hitz egingo du. 5-7 landare inguru aukeratuko dira: txiza-loreak, erromeroak, asunak, larrosak……

Kafe  ikastaroa  ostalarientzat
06 Urr
12:18

Kafe ikastaroa ostalarientzat

Iaz koktel ikastaroak izandako arrakasta ikusita, aurten kafearekin zerikusia daukan saioa antolatzea erabaki dugu Euskeraz Primeran! kanpainan atxikitituta dauden tabernari eta ostalarientzako. Doako ikastaroa izango da eta urriaren 25ean arratsaldeko 17:30ean hasi eta 19:00etan amaituko da. Ikastaroaz arduraduko diren Iñaki Querejazu eta Josu Abadek kafe on bat prestatzeko eman behar…

BERBETANek  aurkezpen  jendetsua  izan  zuen
14 Ira
5:32

BERBETANek aurkezpen jendetsua izan zuen

Iaz bezala, udaletxeko Pleno Aretoan eman genion hasiera atzo, martitzena, BERBETAN ikasturteari. Aurten, ezagunak diren BERBETAN OROKORRA, GURASOAK BERBETAN eta DENDARIAK ETA OSTALARIAK BERBETAN euskara praktikatzeko talde edota guneetaz gain ONGI ETORRI BERBETAN harrrera eta elkarbizitzarako programa ere aurkeztu dugu. Eibarko Udalaren izenean, Patxi Lejardi Euskara eta Kultura Zinegotziak eta…

Jaso  dute  saria  udako  merkealdien  azokako  zozketako  irabazleek
29 Uzt
1:35

Jaso dute saria udako merkealdien azokako zozketako irabazleek

Gaur etorri dira 100 euroko erosketa-txartelaren bila udako merkealdien azokaren harira egindako zozketako irabazleak, Malen, Katrin eta Paule, amatxo Ana Aranberrik lagunduta. Euskeraz primeran! kanpainaren barruan, aurtengo Factoring-ean “photocalla” (ikus argazkiak hemen) ipini du …eta kitto! Euskara Elkarteak eta argazkia egin zuten guztien artean zozketatu dute Eibar Merkataritza Gune Irekiak…

Euskeraz  primeran!  Factoring-ean
20 Uzt
10:14

Euskeraz primeran! Factoring-ean

Gaur hasi den udako merkealdien azokan ere txokoa izango du Euskeraz primeran! kanpainak. Kanpaina horrek ostalari eta dendarien artean euskeraren erabilera handitzea du helburu, baina oraingoan, herritarren artean ere zabaldu nahi du gutxienez lehenengo hitza euskeraz egiteko konpromisoa. Horretarako prest daudenei intsignia banatuko diete Factoring-ean egongo diren …etakitto!ko ordezkariek, eta…