Berbetan orokorra

III.  Gin  Tonic  lehiaketa  hurrengo  asteburuan  ere
16 Api
1:28

III. Gin Tonic lehiaketa hurrengo asteburuan ere

Apirilak  20-22 asteburuan  ere jokatuko da Gin Tonic lehiaketaren 3. edizioa. …eta kitto! Euskara Elkarteak sortutako Euskeraz Primeran! kanpainaren barruan sartzen da lehiaketa. 14 tabernak eman dute izena eta aurreko asteburuan (apirilak 13-15) zein hurrengoan (apirilak 20-22) gin-tonicak dastatzeko aukera izango da ondorengo  tabernetan: AKARA, AMESTI, AMETSA, ARKUPE, CHIC, DOS…

Kous  Kous-az  gozatzeko  primerako  aukera  izan  genuen  atzo
21 Mar
12:01

Kous Kous-az gozatzeko primerako aukera izan genuen atzo

Hitzordua Portaleko sukaldean zen eta 18:00etarako bertan zen hamabosteko taldea.  Oilaskoarekin eta pasa eta tipula konfitatuarekin egindako barazki-kous kous-az gozatu zuten ikasleek. Jaki berezi eta gozo hau nola egin ikasteko aukera zoragarria. Ongi etorri Berbetan programako partaide diren Houda eta Imane izan ziren irakasle. Sukaldean elkartu, elkarren arteko aurkezpenak egin,…

“Amesti”  eta  “Guridi”  izan  dira  IV.  Gilda  Lehiaketako  irabazleak
13 Mar
11:16

“Amesti” eta “Guridi” izan dira IV. Gilda Lehiaketako irabazleak

Ostalariak eta Dendariak Berbetan programaren barruan “Euskeraz Primeran” IV. Gilda Lehiaketa izan genuen martxoaren 7, 8 eta 9an, hau da, aurreko asteko eguazten, eguen eta barixakuan. Iaz bezala, arrakasta handia izan du lehiaketak, 22 tabernak hartu dute parte, eta hiru egun horietan jende mordoxka ibili da tabernetan, gildak dastatzen. Aurten eguraldi bikaina egin duenez lehiaketa egunetan…

Sasoiko  lore  eta  landareak  biltzen  jardun  dute  berbalagunek  asteburuan
12 Mar
10:24

Sasoiko lore eta landareak biltzen jardun dute berbalagunek asteburuan

Zapatuan, eta konpainia ederrean, sendabelarrak biltzen ibili ziren Berbetan programetako hainbat kide. La Salle Azitain ikastetxetik gora egin eta han inguruan ibili ziren pare bat orduz, Mentxu Amuategi adituak lagunduta, eta pentsatu baino sendabelar gehiago batu zituzten gainera. Parte-hartzaileek, ondo pasatzeaz gain, asko ikasi zuten eta baita praktikan jarri ere, bakoitzak bere sendabelar-koadernoa osatu…

Sosolan  ere  euskera  praktikatzen
05 Mar
12:25

Sosolan ere euskera praktikatzen

Joan den martxoaren 3an, zapatua, Sosola baserria bisitatu zuten Berbetan programetako partaideek. Eguraldia lagun, goizeko 10:30ean autobusa hartu eta bertara abiatu ziren.  Enrike eta Aizpea prest zeuden atarian ongi etorria emateko. Enrikek, lehenik eta behin, Sosola baserriaren historia kontatu zien eta ondoren bi taldetan banatu ziren. Aizpeak ogia nola egiten duen azaldu…

Primeran  ibili  ziren  henna-tailerrean
02 Mar
1:56

Primeran ibili ziren henna-tailerrean

Henna-tailerrean jardun zuten eguenean Berbetan programetako hainbat parte-hartzailek, eta gustura jardun ere. Safia eibartar gaztea izan zuten irakasle. Lehenengo eta behin, hennaren jatorria eta bitxikeriak kontatu zizkigun; ondoren, xiringak eta henna hartu eta paper batean frogak egin zituzten, eskua hartzeko, eta tailerra aurrera joan ahala ausartenek euren eskuetan egin zituzten henna-irudiak. Pozarren bueltatu ziren etxera…

Kotxea  ez  hartzeko  eta  Eibartik  irten  behar  izanez  gero  Azitaindik  irtetzea  gomendatzen  du  Udaltzaingoak
28 Ots
9:33

Kotxea ez hartzeko eta Eibartik irten behar izanez gero Azitaindik irtetzea gomendatzen du Udaltzaingoak

Gaur gauean elurra egin du Euskal Herri osoan, eta elurteak arazo handiak sortu ditu errepideetan. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak gaur goizean errepidera ez irteteko deia egin du, erabat beharrezkoa ez baldin bada. Gauza bera gomendatu dute Eibarko Udaltzaingotik: “Eibarko bariantea kolapsatuta dago, autobusak ezin dira ibili, Ermua ezin da gurutzatu…

Domeka  goiza  taloak  egiten  pasa  zuten  berbalagunek
26 Ots
11:45

Domeka goiza taloak egiten pasa zuten berbalagunek

Taloak egiten ikasteko ikastaroa antolatu zuen joan zen domekan …eta kitto! Euskara Elkarteak Berbetan programetako kideentzat, eta baita jakimin handia piztu ere, talde polita elkartu zen-eta Portaleko sukaldean. Haur eta helduek primeran pasa zuten arto-irinez egindako masa egiten lehenengo eta taloak betetzen eta jaten gero. Aukera ere ez zen makala…

Euskeraz  Primeran  kanpaina  neguko  beherapenen  azokan  izan  da
26 Ots
10:26

Euskeraz Primeran kanpaina neguko beherapenen azokan izan da

Azken urteotako ohiturari jarraituz, Euskeraz Primeran! denda eta tabernetan euskeraren erabilera bultzatzeko kanpaina beherapenen azokan izan da. Oraingoan, bizitzako alor ezberdinak irudikatzen zituen horma-irudi bat eraman dugu azokara, eta gerturatzen zirenei eurak euskera gehiago non erabili beharko luketen galdetu eta horren arabera puntua edo pegatina jartzen zuten. Horren trukean, erosketetarako boltsa…

Zenbat  puntu  emango  dizkiozu  euskarari?
13 Ots
10:49

Zenbat puntu emango dizkiozu euskarari?

Dendariak eta Ostalariak Berbetan programak, dendari zein ostalarientzat euron lantokian bertan euskara praktikatzeko aukera eskaintzea du helburu, erabilera bultzatzea, azken batean. Baina argi dago mostradore barruan daudenek bezeroon parte-hartzea ezinbestekoa dutela euskera praktikatzeko. Geuk ere elkarrizketa hori euskaraz izateko aukerak biderkatu ditzakegu geure lehen berba euskaraz egiten badugu, ahal dugun…