Berriak

Ilargi  Fest  2.0  jaialdia  egingo  da  gaztetxean  otsaileko  lehen  asteburuan
20 Urt
10:57

Ilargi Fest 2.0 jaialdia egingo da gaztetxean otsaileko lehen asteburuan

Ermuko NÜ SHU eta Eibarko NALUA talde feministek Ilargi Fest jaialdia antolatu dute elkarlanean otsailaren 2 eta 3rako, Eibarko gaztetxean. Barixakuan ‘Tomar el escenario’ dokumentalaren proiekzioa eta mahai-ingurua egingo dira, Emaginen eskutik. Eta zapaturako, berriz, egitarau biribila prestatu dute: maskara eta buru beroki tailerra, batukada feminista, “basoa buruan” lehiaketa eta…

Waterpoloko  Urbatek  Kopako  final-four-ari  ekingo  dio  domekan  Orbean
19 Urt
5:28

Waterpoloko Urbatek Kopako final-four-ari ekingo dio domekan Orbean

Urbat-Urkotronik-eko senior mailako lehen taldeak Euskal Herriko Koparen finalerdiko lehen partidua jokatuko du etzi Orbea kiroldegian, Leioa WLB aurkari duela eguerdiko 13:15ean hasiko den partiduan. ERRUGBIAN, Ohorezko B mailan jokatzen duen Avia Eibar Rugbyko lehen taldeak sailkapenean aurretik duen Ourenseko Unibertsitatea hartuko du Unben domeka eguerdian, 12:30ean hasiko den norgehiagokan….

Aratosteak  iragartzeko  kartela  aukeratu  dute
19 Urt
3:44

Aratosteak iragartzeko kartela aukeratu dute

Eibarren aurtengo Aratosteak iragartzeko aukeratu duten kartela Juan Diego Ingelmo Benaventeren “XY” izenburukoa izan da. Irabazlea Burrianakoa (Castellon) da. Umeen mailan, berriz, 11 eta 14 urte bitartekoen atalean irabazlea Lore Arregi Cabezon-en “Nor naiz?” kartela izan da eta 10 urte arteko mailan irabazlea Martina Garate Rubio izan da, “Euskal Aratosteak” izeneko…

Danborradaren  kontzertua  emango  dute  domekan  Coliseoan
19 Urt
12:55

Danborradaren kontzertua emango dute domekan Coliseoan

Bihar San Sebastian eguna dela eta, domekan Danborradari eskainitako kontzertua hartuko du Coliseo antzokiak, 12:30ean. Urtero emanaldia antolatzen duen Usartza Txistulari Taldearekin batera Eibarko Danborradako ordezkari talde batek eta Molto Vivace metal boskoteak hartuko dute parte. Betiko moduan, egitaraua osatzeko Eibarko zein beste herri batzuetako danborradetako pieza ezagunak aukeratu dituzte…

Bihar  estreinatuko  dute  “¡Diga  33!”  dantza  eta  kantu  jaialdia  Lagun  Taldekoek
19 Urt
12:40

Bihar estreinatuko dute “¡Diga 33!” dantza eta kantu jaialdia Lagun Taldekoek

Urtero egiten duten moduan, aurten ere Lagun Taldeak dantza eta musika jaialdia eskainiko du Hezkuntza Esparruan. Oraingoan aurkeztuko duten ikuskizunak “¡Diga 33!” izenburua dauka eta emanaldi bi egingo dituzte: lehena bihar izango da, 17:30ean eta bigarrena, berriz, hurrengo zapatuan, toki eta ordu berean. Bietarako sarrera guztiak saldu dituzte. Lagun Taldeko…

JON  MONTIEL,  capoeirista:  “Capoeira  nire  bizitzaren  parte  handia  bihurtu  da”
19 Urt
10:29

JON MONTIEL, capoeirista: “Capoeira nire bizitzaren parte handia bihurtu da”

0    Elkarrizketak 
Ekhi

Arte martzialen munduan sartu zen txikitan eta munduan zehar ibiltzea ahalbidetu dion modalitatea aurkitu zuen orain dela urte batzuk Jon Montielek. Capoeirak espresatzeko modu bat eskaintzen dio eta astearteetan klaseak ematen ditu Eibarren, “ume zein helduei”. Abenduaren 2tik 12ra Iranen egon zen capoeiraren bitartez segregazioaren arazoari aurre egiten. Esklabuek sortutako…

Denboran  aurreratuak  zirenak  gogoratzeko  momentua
19 Urt
10:01

Denboran aurreratuak zirenak gogoratzeko momentua

Lehen diskoan sugeak harrapatu zituen, baina denborak berak urte gehiago behar izan zituen Cancer Moon taldearen musikaren sasoira iristeko. “Gehiegi, eta goizegi”, titulua jarri zion Rockdelux aldizkari famatuak musika-talde honen errepasoa egiten zuen artikuluari. Estatuko musikan mugarria jarri zuen Josetxo Anitua eibartarraren eta Jon Zamarriparen taldeak, baina sasoi hartan mundua…

Roberto  Etxabururen  aldeko  ekitaldi  zibila  egingo  da  gaur  19:00etan
19 Urt
9:26

Roberto Etxabururen aldeko ekitaldi zibila egingo da gaur 19:00etan

Herenegun hil zen Roberto Etxaburu PSE-EEko zinegotzia izandakoa 1991tik 1995era arteko legegintzaldian. 85 urte zituen eta gaur egingo diote omenaldia, Txaltxa Zelaiko auditorioan 19:00etan hasiko den ekitaldi zibilean. Askotan hartu zuen parte berak horrelako ekitaldietan, apaiz laiko moduan. Aurretik Benigno Baskaranek abiatutako tradizioari jarraitu zion Etxaburuk, honen atzetik Eneko Anduezak…

Alfako  beharginak  Likidazio  Planaren  berri  gaur  jasotzeko  zain  daude
19 Urt
8:08

Alfako beharginak Likidazio Planaren berri gaur jasotzeko zain daude

Alfa Taldearen barruan dagoen Alfa Precision Casting (APC) lantegiko beharginak enpresarako Likidazio Planaren berri izateko zain segitzen dute. Daukaten informazioaren arabera, gaur jakinaraziko zaie enpresaren Likidazio Plana zein den. Bitartean, beharginak instituzioekin kontaktuan jarraitzen dute, horien laguntza eta babesa lortu nahian. Eusko Jaurlaritzako eta Eibarko Udaleko ordezkariekin egindako moduan, Foru…

Agustin  Zuluagaren  “Cielito”  tangoa  interneten  eskuragarri  ipini  du  Ego  Ibarrak
19 Urt
12:01

Agustin Zuluagaren “Cielito” tangoa interneten eskuragarri ipini du Ego Ibarrak

Eibartarrentzat horren berezia den “Cielito”, Agustin Zuluaga Aldecoa musika-zuzendariaren lana online jarri du Ego Ibarra batzordeak, bere web orrian. Pieza horren audioa eta partitura originala, biak daude interneten, herritar guztientzat eskuragarri. “Cielito” tangoaren grabazioa Arrate Irratiari esker eskuratu du Ego Ibarrak eta Eibarko Musika Bandak 2008ko ekainaren 1ean eskaini zuen…