Eibar

“Gustatzen  jata  mundura”  lehiaketa  ipini  dute  martxan  udarako
27 Uzt
12:24

“Gustatzen jata mundura” lehiaketa ipini dute martxan udarako

Hainbat eibartarren eskutik sortu den Gustatzen jata markak lehiaketa ipini du martxan Facebook-en, “markak izan duen harrera ona ikusita, eskerrak emateko asmoz”. Udara begira abiatu duten Gustatzen jata mundura lehiaketan parte hartzeko, munduan zehar Gustatzen jata produkturen batekin egindako argazkiak Facebook-era igotzea eskatzen dute, publikazioan Gustatzen jata aipatuta. Argazkiak igotzeko…

Arratsaldean  sua  piztu  da  Otaola  Hiribidean  hutsik  dagoen  Norica  tailerrean
17 Uzt
7:43

Arratsaldean sua piztu da Otaola Hiribidean hutsik dagoen Norica tailerrean

Gaur arratsaldean sua piztu da Otaola Hiribidean, lehen Norica karabina tailerra egon zen tokian. Lantegia Elgetara eraman zutenetik hutsik dago eraikina eta sua nola piztu den ez dute azaldu, baina suhiltzaileek azkar itzali dute. Hala ere, sua mendean hartu duten arte urduri ibili dira inguruko lantokietan eta, ke asko eta…

Eibarko  Lambretta  Klubak  antolatutako  topaketak  motorrak  berriz  errepidera  atera  zituen
17 Uzt
1:11

Eibarko Lambretta Klubak antolatutako topaketak motorrak berriz errepidera atera zituen

Zapatuan berriz ere Lambretta motorren soinua martxa betean entzuteko aukera izan zen herrian, Eibarko Lambretta Klubak antolatuta egindako Lambretta Eibar XIV. Kontzentrazioaren harira. Urteroko moduan, Eibar eta inguruan bizi diren motorzaleei kanpotik etorritako beste batzuk batu zitzaizkien eta, bakoitzak bere gustora zaindu eta moldatutako Lambrettak Untzagan erakusten egon eta gero,…

Barixakuan  emakume  bati  eraso  egin  zion  gizona  Martuteneko  kartzelan  sartzeko  agindua  eman  du  epaileak
10 Uzt
6:13

Barixakuan emakume bati eraso egin zion gizona Martuteneko kartzelan sartzeko agindua eman du epaileak

Segurtasun Sailak zabaldu duen azken orduko informazioaren arabera, barixaku goizaldean Eibarren emakume bat bortxatzen ahalegindu zela eta zapatuaz geroztik atxilotuta egon den 27 urteko gaztea Martuteneko espetxean sartu dute, gaur goizean deklaratzen egon eta gero, epaileak akusatua espetxeratzeko agindua eman baitu. Erasoa barixaku goizaldean gertatu zen: emakumea etxerako bidean zihola,…

Bandalismoaren  eraginez  hondatuta  zegoen  Toribio  Etxebarriaren  bustoa  garbitzera  eraman  dute
10 Uzt
11:41

Bandalismoaren eraginez hondatuta zegoen Toribio Etxebarriaren bustoa garbitzera eraman dute

Toribio Etxebarriaren bustoa bere tokian ez dagoela ikusita, batek baino gehiagok galdetu du lapurtu ote duten, baina ez da hala gertatu: alkatetzan azaldu digutenez, orain dela pare bat aste laranja koloreko margoarekin irudia zikindu zuen norbaitek eta, hori garbitu ahal izateko, eskultura Alfa Artera eraman dute. Lehen zegoen moduan laga…

27  urteko  gizona  atxilotu  dute,  sexu-erasoa  egotzita
09 Uzt
4:55

27 urteko gizona atxilotu dute, sexu-erasoa egotzita

27 urteko gizona atxilotu zuen Ertzaintzak atzo Eibarren, barixaku goizaldean emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta. Biktimak salaketu duenez, erasoa etxera zihola gertatu zen: gizona emakumeari atzetik gerturatu eta, lurrera bota ondoren, ukitzen hasi zen. Emakumeak laguntza eskatu eta, ihes egitea lortu eta gero, pegora batean sartu eta han babestu zen….

Eguaztenetako  azoka  txikia  Toribio  Etxebarrian  ipiniko  dute  bihar  eta  hurrengo  astean
13 Eka
6:48

Eguaztenetako azoka txikia Toribio Etxebarrian ipiniko dute bihar eta hurrengo astean

San Juan jaietarako barrakak Txaltxa Zelaian ipini dituztenez, aste honetan eta hurrengoan tokiz aldatuko dute eguaztenetako azoka txikia. Beraz, jaiak amaitu arte, ekainaren 14an eta 21ean Toribio Etxebarria kalean ipiniko dituzte azoka txikiko salmenta-postuak.

Guinnessa  lortzeko  ekitaldirako  prestakuntza  lanekin  oso  pozik  daude  antolatzaileak
12 Eka
7:03

Guinnessa lortzeko ekitaldirako prestakuntza lanekin oso pozik daude antolatzaileak

Pare bat aste baino ez dira falta Eibarren AKEBAI plataformaren ekimenez ekainaren 22an Guinness errekorra gainditzeko egingo den ekitaldirako eta, hori antolatzen dabilen lantaldeak aditzera eman duenez, “prestakuntza guztiak oso ondo bideratuta daude dagoeneko. Alderdi teknikoa erabat itxi ondoren, aste honetan ekitaldiaren aurkezleak ere finkatu ditugu: Ylenia Baglietto aktoreak eta…

Zabaldu  dute  kanpoko  igerilekua  Ipuruan
10 Eka
2:32

Zabaldu dute kanpoko igerilekua Ipuruan

Gaur zabaldu dute kanpoko igerilekua Ipuruan eta horrekin batera hasi dute  udako denboraldia. Irailaren 10era arte uda osoan egunero zabalduko dute igerilekua, goizeko 10:30etik 20:00era. Udal Kirol Patronatuko instalazioei buruzko informazio guztia euren web orrian aurkituko duzu.

Guinness  errekorra  lortzeko  ekitaldiaren  lehen  entsegua  ederki  irten  zen  atzo
03 Eka
6:06

Guinness errekorra lortzeko ekitaldiaren lehen entsegua ederki irten zen atzo

Ekainaren 22an Untzagak hartuko duen ekitaldi handian Guinness errekorra “figura baten eraldaketa” kategorian gainditzeko erronkari helduko diogu eibartarrok, Eibarren AKEBAI plataformaren ekimenez. Egun horretan 2.500 lagunen artean osatuko den irudia nola egingo den zehazten joateko atzo entsegua egin zen Untzagan, marrazkiaren neurriak, goitik begiratuta nola ikusiko den… probatzeko asmoz. Parte hartu…