Ekonomia

Ernesto  Etxaberen  logotipoak  irabazi  du  Eibarko  Dendarien  Elkarteak  antolatutako  lehiaketa
11 Api
4:15

Ernesto Etxaberen logotipoak irabazi du Eibarko Dendarien Elkarteak antolatutako lehiaketa

Eibarko Dendarien Elkarteak “Nik Eibarren erosten dot” goiburuari jarraituta antolatutako logotipo lehiaketa Ernesto Etxabe Arantzibia eibartarrak irabazi du, epaimahaiak aho batez hala erabakita. Irabazleak 300 euroko erosketa-txartela jaso du Vanessa Torre elkarteko presidentaren eskutik.

Bihar  zabalduko  dute  errenta  zergen  kanpaina  eta  ekainaren  26ra  arte  iraungo  du
05 Api
7:48

Bihar zabalduko dute errenta zergen kanpaina eta ekainaren 26ra arte iraungo du

Martxoaren 31n hasi bazen ere autolikidazio proposamenen bidalketa, apirilaren 6tik ekainaren 26ra bitartean onartu ahalko dira. Gipuzkoako Aldundiak 250.359 autolikidazio proposamen bidaliko ditu, eta horietatik itzultzera izango dira 173.073, eta ordaintzera 77.286. Autolikidazioa telefonoz (902 10 00 40) edo ogasunaren web orrian (www.gipuzkoa.eus/ogasuna/errenta) onar daiteke. Errenta aitorpen mekanizaturako hitzorduak ere…

Barixakuan  itxiko  ditu  ateak  #ABIAN  Azokak
30 Mar
3:55

Barixakuan itxiko ditu ateak #ABIAN Azokak

Bihar beteko du hirugarren eta azken eguna #ABIAN Enplegu eta Lanbide Heziketa azokak, baina ateak itxi aurretik goiz osoan izango da ikustera joateko aukera, Armeria Eskolako patioan. Gainera, aurreko egunetan bezala doaneko hitzaldiak eskainiko dituzte.  Ikusi hemen lehen eguneko argazkiak. BARIXAKUA 31 10:00 – 11:00 Saio Informatiboa: Debabarreneko HAZILAN laneratze…

Atzo  inauguratu  zen  #ABIAN  Debabarreneko  III.  Enplegu  eta  Lanbide  Heziketa  Azokak  goiz  eta  arratsaldez  zabalduko  ditu  ateak
30 Mar
10:44

Atzo inauguratu zen #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokak goiz eta arratsaldez zabalduko ditu ateak

Atzo hasi zen bihar arte martxan izango den #ABIAN Debabarreneko III. Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka Armeria Eskolaren patioan, Debabarreneko Udalek, Debegesa garapen agentziaren bitartez, eta eskualdeko LHko ikastetxeek antolatuta (Armeria Eskola, IMH Makina Erremintaren Institutua, Meka Lanbide Eskola, Uni Eibar-Ermua, Mutrikuko Akuikultura Eskola eta Eibarko Oinarrizko Lanbide Heziketako ikastetxea)….

Eibar  Merkataritza  Gune  Irekiak  deskontu-bono  kanpaina  berria  aurkeztu  du
24 Mar
3:42

Eibar Merkataritza Gune Irekiak deskontu-bono kanpaina berria aurkeztu du

Udaberriaren harira, herriko dendetan deskontuarekin erosteko bono-kanpaina berria ipini dute martxan Eibar Merkataritza Gune Irekia elkartekoek eta gaur eguerdian horren aurkezpena egin dute udaletxean Alberto Albistegi Garapen Ekonomiko zinegotziak, Ana Aranberri EMGI-ko presidentak eta Vanessa Torre Eibarko Dendarien Elkarteko presidentak. Aurrekoetan egin dutenaren bidetik, kanpainari esker 40 euro ordainduta 50 euro…

#ABIAN  Debabarreneko  Enplegu  eta  Lanbide  Heziketa  Azoka  aurkeztu  dute  gaur  Ipuruan
22 Mar
8:29

#ABIAN Debabarreneko Enplegu eta Lanbide Heziketa Azoka aurkeztu dute gaur Ipuruan

Gaur goizean Ipuruan eman duten prentsaurrean aurkeztu dute #ABIAN Debabarreneko Enplegu eta Lanbide Heziketa Azokaren hirugarren edizioa SD Eibar Fundazioak, Debabarreneko Lanbide Heziketako ikastetxeek eta Debegesa garapen agentziak. Urte birik behin egiten den ekimena aurten ere Armeria Eskolako patioan izango da, datorren astean, martxoaren 29tik 31ra bitartean. Aurkezpenean esandakoari jarraituta,…

Zapatuan  Urkizun  egingo  den  VII.  Lore,  Landare  eta  Zuhaitz  Azoka  aurkeztu  dute
14 Mar
11:53

Zapatuan Urkizun egingo den VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka aurkeztu dute

Gaur goizean aurkeztu dute zapatuan (martxoak 18) Urkizun egingo den VII. Lore, Landare eta Zuhaitz Azoka udaletxean. Aurreko urteotako bideari jarraituz, Debemen elkarteak eta Eibarko Udalak elkarlanean antolatutako azokan hainbat ekoizleren eskaintza bertatik bertara ezagutzeko aukera izango da. Goizeko 09:00etan hasi eta 14:00etan amaituko den azokan parte hartuko dutenak hauek…

Gaurko  etxe-kaleratzearen  inguruan  azalpenak  eman  ditu  Stop  Desahucios/Kaleratzeak  Stop  plataformak
10 Mar
3:37

Gaurko etxe-kaleratzearen inguruan azalpenak eman ditu Stop Desahucios/Kaleratzeak Stop plataformak

Gaur goizean Ardantzan, Alokabideren etxe batetik familia bat bota dutela eta, gertatutakoari buruzko azalpenak emateko jarraian osorik irakur dezakezuen oharra idatzi du Stop Desahucios Debabarrena plataformak: STOP DESAHUCIOS DEBABARRENA PLATAFORMAREN OHARRA Eibarren gertatu den kaleratze lotsagarriaren aurrean, Alokabidek hiru seme-alaba dituen familia alokairuan zuen etxetik bota eta kalean laga dituela…

Haudalan,  lanaren  hazia  berriz  ureztatzen
27 Ots
7:37

Haudalan, lanaren hazia berriz ureztatzen

Lana aurkitzea lana da, denbora eta ardura eskaini behar diozun jarduera. Lana bera baino astunagoa batzuetan, hurrengo egunak eskainiko duenaren ezjakintasunak sortutako egonezinaren ondorioz. Egoera horri aurrea hartu eta lanaren bidean jartzeko, Haudalan taldea osatu dute Eibarko 16 kidek, ekimen eta ilusioz lan merkatura itzultzeko asmoarekin.   Neguko goiz eguzkitsua…

Eibarko  24  establezimenduk  hartuko  dute  parte  bihartik  aurrera  Neguko  Aukeren  Azokan
15 Ots
2:08

Eibarko 24 establezimenduk hartuko dute parte bihartik aurrera Neguko Aukeren Azokan

Eibar Merkataritza Gune Irekiak, Eibarko Udalaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatuta, Neguko Aukeren Azoka egingo da hurrengo egunetan, eguen, barixaku eta zapatuan (otsailak 16, 17 eta 18), Toribio Etxebarria kalean. Lehen bi egunetan 10:00etatik 20:00etara zabalduko dute eta zapatuan, berriz, goizez bakarrik, 11:00etatik 14:00etara. Guztira 24 establezimenduk hartuko dute parte…