Euskara

Kike  Amonarrizek  “Euskara  bidegurutzean,  baita  Eibarren  ere”  hitzaldia  emango  du  datorren  martitzenean  udaletxeko  patioan
13 Abe
1:28

Kike Amonarrizek “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” hitzaldia emango du datorren martitzenean udaletxeko patioan

Abenduaren 19an, martitzenean, Kike Amonarriz-ek hitzaldia eskainiko du, 19:00etan, udaletxeko patioan. “Euskara bidegurutzean, baita Eibarren ere” goiburua izango duen solasaldia Eibarren Akebai plataformak antolatu du eta euskaltzale guztientzat zabalik egongo da. Saio honek hasiera emango dio “Hamaika berbaldi” ekimenari. Horren harira, 2017ko abenduan hasi eta 2018ko abendua bitartean 11 hitzaldi,…

10.260  zenbakiari  egokitu  zaio  …eta  kitto!ren  gabonetako  otarra
13 Abe
1:07

10.260 zenbakiari egokitu zaio …eta kitto!ren gabonetako otarra

Gaur eguerdian zozketatu du …eta kitto! Euskara Elkarteak Gabonetako otarra, El Corte Inglesean: 2.000 euroko balioa duen saria 10.260 zenbakiari egokitu zaio. Irabazleak abenduaren 28ra arteko epea (egun hori barne) izango du …eta kitto!-ra deitu (943200918), idatzi (elkartea@etakitto.eus) edo joateko (Urkizu, 11 solairuartea). Epe horren barruan saridunik agertuko ez balitz,…

Arkeologia  ikertzeko  Juan  San  Martin  bekarik  ez  esleitzea  erabaki  du  epaimahaiak
05 Abe
10:07

Arkeologia ikertzeko Juan San Martin bekarik ez esleitzea erabaki du epaimahaiak

Eibarko udalak jakitera eman duenez, ez da Juan San Martin bekarik esleituko. Azken deialdian ikerketa esparrua Arkeologia izan da eta, Juan San Martin bekarako aurkeztutako 2 proiektuak aztertu eta esleipena egiteko epaimahaia azaroaren 21ean batu eta gero, aho batez erabaki zuen aurkeztutako proposamenen kalitatea nahikoa ez delako beka ez esleitzea.

Euskeraren  Eguneko  argazkiak  eta  bideoak  gure  mediatekan  ikusgai  ipini  ditugu
04 Abe
8:01

Euskeraren Eguneko argazkiak eta bideoak gure mediatekan ikusgai ipini ditugu

Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen ondo baino hobeto pasatu genuen eta egun osoan jaia ospatzen ibili eta gero irudi eder asko bildu genituen. Atzoko egunean egindako argazkiak eta ospakizuna laburbiltzeko prestatu ditugun bideo batzuk MEDIATEKAN ikusgai ipini ditugu, zuekin partekatzeko. Gustokoak izatea espero dugu eta ez ahaztu: “Emon eskua euskeriari” atzo…

Eibartarrok  euskerari  eskua  eman  diogu
03 Abe
10:39

Eibartarrok euskerari eskua eman diogu

Hotzari kantuan eta salda beroarekin aurre eginez, gaur giro paregabean ospatu dugu Euskararen Nazioarteko Eguna Eibarren. Euskalgintzako taldeek, Eibarren AKEBAI plataformaren babesarekin antolatutako egitaraua eguerdian hasi da, auzoetatik irten diren kalejirekin. Untzagan, berriz, kantu eta kantu artean eskuak margotu eta horma-irudiak osatu dituzte ekitaldira bildutakoek eta, ondoren, Biziminak prestatutako paella…

Euskararen  Eguna  kantuan  ospatzeko  prest?
02 Abe
11:10

Euskararen Eguna kantuan ospatzeko prest?

Bihar Euskararen Eguna ospatzeko auzoetatik kalejirak abiatuko dira Untzagaraino eta han denok elkarrekin abestuko dugu, horretarako banatuko diren kantu-liburuen laguntzarekin. Oso ezagunak diren bost kanta aukeratu dituzte antolatzaileek, baina praktikatzen laguntzeko hemen dauzkazue bideo batzuk: “Hiru gizon ilustre” “Eskuetan” “Euskararen Txantxangorria” “Euskaraz bizi nahi dut” “Euritan dantzan”

Asier  Serranok  errezitaldia  emango  du  gaur,  Antxon  Sarasuarekin  batera,  Erromako  Euskal  Astearen  barruan
02 Abe
5:54

Asier Serranok errezitaldia emango du gaur, Antxon Sarasuarekin batera, Erromako Euskal Astearen barruan

Euskararen Nazioarteko Eguna mundu osoan ospatzen da urtero eta aurten ere hala izango da, herrialde askotan egunaren harira antolatu dituzten ekitaldiekin. Gaur bertan, iluntzean, Asier Serrano eta Antxon Sarasua Italiako hiriburuan emanaldi poetiko-akustikoa emango dute, Associazione Culturale EUSKARA-Erromako Euskal Etxeak antolatu duen egitarauaren barruan.

Domeka  eguerdian  abiatuko  diren  auzoetako  kalejirekin  hasiko  gara  Euskararen  Eguna  ospatzen
02 Abe
4:37

Domeka eguerdian abiatuko diren auzoetako kalejirekin hasiko gara Euskararen Eguna ospatzen

Abenduaren 3an Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko egitarau zabala antolatu dute Eibarko euskalgintzan diharduten talde eta elkarteek “Emon eskua euskeriari” goiburuari jarraituta. Aurten, gainera, ekimenak Eibarren AKEBAI plataformaren babesa dauka. Egitarauarekin hasteko auzoka kalejirak egingo dira, Guinessean egin zen bezala: eguerdiko 12:00etan talde bat Urkizutik irtengo da, beste bat Legarreko frontoitik…

Euskararen  eguneko  herri-  bazkariko  sarrerak  AGORTUTA  daude.
28 Aza
2:16

Euskararen eguneko herri- bazkariko sarrerak AGORTUTA daude.

Aurreikuspen guztiak hautsiz, herri- bazkarirako  salgai jarritako 400 txartel danak saldu dira. Euskalgintzaren izenean eskerrak eman nahi diegu txartelak erosi duten herritar guztiei eta salmentan lagundu diguten establezimenduei ere bai. Dena dela herri-bazkariaz gain egongo da eguna ospatzeko beste modurik. Auzoetatik kantuan joango gara kalejiran Untzagaraino. Hitzorduak: Legarre-Amaña 12:00etan Legarreko…

“Emon  Eskua  Euskeriari”  goiburuarekin  eta  egun  osoko  egitarauarekin  ospatuko  dugu  aurten  Euskararen  Eguna
20 Aza
12:10

“Emon Eskua Euskeriari” goiburuarekin eta egun osoko egitarauarekin ospatuko dugu aurten Euskararen Eguna

Euskararen Eguna gero eta gertuago dugu. Aurten, gainera, abenduaren 3a inoiz baino indar gehiagorekin etorriko zaigu. Eguna domekan eroriko da eta horrek eibartarron parte-hartzea handiagotzeko aukera eskainiko digu. Antolatu diren ekitaldiak ere maila berean garatu dira eta herriko Euskalgintzak egitarau bikaina prestatu du eguna benetan berezia izateko asmoarekin, tartean herri-bazkariak…